miércoles, 16 de noviembre de 2011

Lehenengoa

Zaila egiten zait aukeratzea, baina, burura (edo bihotzera) etorri zaidan lehenengo errezeta hauxe da: " Cake". Nire amaren urtebetzean egon diren guztiek, baita ama ezagutzen duten gehienek ere, aukera izan dute bizkotxo gozo hau dastatzeko, , askotan egin du errezeta hau, erreza da eta guztiei gustatzen zaie.
Errezetan aldaketa baten bat egin daiteke eta emaitza, normalean, beti bikaina  izaten da ; adibidez, osasuntsuagoa izateko asmoz, margarinaren ordez olibazko olioa erabil daiteke. Edo, mahaspasak bota ordez ipini ahal dira intxaurrak edo sagarrak...





Amaren CAKE
Osagaiak:

3 arrautz
150 gr. irina
100 gr. margarina
Korintoko mahaspasa 100 gr.
Legamia kimikoa sobre bat.

Egiteko era:

Labea tenperaturarik altuenean berotzen ipiniko dugu.

Erabiliko dugun moldea (errektangelu formakoa) prestatu behar dugu. Horretarako, molde hau margarina edo olioz buzti ondoren, irina edo ogi birrindua pixka bat gainetik hautseztatzen dugu.



Osagai guztiak biltzen ditugu eta orea prestatzen da:

Margarin mikro-uhin labean desegiten dugu, kontuz!, denbora gutxi ipini behar da.
Ontzi batean arrautzak eta azukrea irabiatzen ditugu, kolorea aldatzen denean (hori argia kolorea hartzen du) margarina deseginda gehitzen dugu. Jarraitzen dugu irabiatzen.

Irina eta legamia plater batean ondo nahastu eta gero, pixkanaka, beste osagaiekin nahasteko ontzian botatzen ditugu .

Irina orean ondo sartuta dagoenean mahaspasak botatzen ditugu eta goilara batez bueltak ematen dizkiogu ondo nahasteko.


Orea moldean sartzen dugu eta labera...

Labeak, hasieran, oso bero egon behar du, laster tenperatura erdira jeisten dugu eta horrela, ordu erdi bat, gutxi gora behera, mantentzen dugu.  Cake eginda dagoenentz jakiteko, labea kontu handiz eta arin zabaltzen dugu, orratza bat bizkotzoari sartzen diogu eta garbi ateratzen badugu labeatik atera ahal izango dugu , baina orea  itsatsita geratzen bazaio, horrek  denbora gehiago utzi behar dugula esan nahi du.

Bizkotzoa labeatik atera bezain laster moldetik atera behar dugu.


Hotzitzen denean, apainduko dugu, horretarako glas azukea gainetik bota dezakegu. Fruta antzigartuen zatiz edota almendrekin ere polita eta goxoa geratzen da.

On egin !!!