Zergatik ahoz aho errezetak?

Nire lagunen errezetak

Bloga hau sortzea bururatu zitzaidanean zein izenburu ipiniko nioke argi neukan : “Nire Emakumeen Errezetak”. Gordeta dauzkadan errezetak, gehien batean, lagunek edo ezagutu ditudan emakumeek esan edo idatziz eman dizkidatelako. Badakit  errezeta baten bat gizonezko baten batek eman didala, baina nire sukaldaritzarako lotura eta esperientzia, hasieratik,  emakumeekin gustiz lotuta egon da.

Niretzat, sukaldaritzak , bidean  bizi izan ditudan pasadizoekin zerikusia handia dauka. Beste arloetan bezala, gai honetan, ere, urteak pasa ahala,  motxila betetzen goaz. Koadernoak, idazkera desberdinaez idatzitako mota askotako paperak, aldizkarietako orriak, liburuak...hainbat materiala pilatzen ditugu.

Hau dana gordetzeko, denboraz ez galtzeko, besteekin konpartitzeko eta atzetik datozenek edozein lekutik gure etxeko errezetak eskura ahal izateko, bloga hau sortzea pentsatu nuen.