martes, 26 de noviembre de 2013

ARROZ ESNEA


 
Postre hau etxean betidanik egin dugu. Amamak esaten zidanez osagai gozoak erabiliz bazkari gozoa ateratzen  da beti, horregatik, esnearen kalitateak errezeta honetan garrantzi handia dauka. Baserriko esnea lortzen badugu arroz esnea krematsuagoa, gozoagoa lortuko dugu.

Oraingo honetan nire etxeko errezeta idatzi ordez Estebanek emandako errezeta aurkeztuko dut. Frogatu dudan arroz esnerik gozoena da, eta gainera zorte handia izan dut sekretua esan didalako.
OSAGAIAK:
100 gr. Arroza.
1l. esne
Azukrea.
Limoi baten azala.
Kanela zotza bat.
Kanela hautsa.
4 zuringo.
Esnea berotzen dugu azukrea, kanela eta limoiaren azalerekin, arroza gehitzen dugu eta usten dugu egozten nohizbehinka goilara batez bueltak ematen.

Arroza bigun dagoenean hotzitzen utziko dugu, gero hozkailuan sartuko dugu.
 
Postrea jateko momentuan zuringoak irabiatuko ditugu elur-puntuan ipini harte. Orduan goilara batez arroz esnearekin nahasten dugu. Kanela zotza gainetik botatzen da.
 
On egin !!!
 
 
 
 

sábado, 24 de agosto de 2013

ARROZ ELIAS


Oraingo honetan lagun batek txoko batean arrakasta handia izaten duen errezeta eman dit. Jende askorentzat arroza modu erreza  prestatzeko eta benetan gozoa dastatzeko. Eliasek txokoan askotan egiten du eta Luismak guretzat errepikatu du.Nola egiten den erakutsi dit eta frogatzeko aukera izan dut , benetan, zein gozo!

OSAGAIAK:
Arroza. 2 pertsonako edalontzi bat
Ura, salda egiteko, arrozaren bikoitza. (El doble para el arroz y un vaso para la cazuela)
Oilasko errea
2 berakatza
2 porru
2 kipula
Piper berdeak
Piper gorriak
Olioa 
Gatza
Piperrauts mina

EGITEKO ERA:
Lehengo oilaskoa zatitzen da, larrua eta hezurrak kentzen dira.
Salda egiteko lapiko batean ura ipintzen da. Barruan porruak, kipula eta oilaskoaren hezurrak egosten dira. Gatza uretan botatzen da.
 
Bitartean lapiko batean olio pixka batean kipula frijitzen da, piperrak eta berakatza gehitzen dira.
 
Ez erretzeko bueltak eman behar zaizkio.


 
 


Barazkiak eginda daudenean arroza botatzen da, goilara batez ondo nahasten da . Nahi izanez gero piperrauts mina bota ahal da , zaporea alaitzen du,  bakoitzaren gustura egon behar da.
 
 
Berehala, lehen egindako salda botatzen da. (Arrozaren kantitatearen bikoitza eta pixka bat gehiago bota behar da) Kontuz! bakarrik mugitzen da hasieran arrozarekin nahastatzeko, gero utzi behar da egiten ikutu barik.
 
Laurden batean egosten egon behar du, gero oilaskoaren zatiak sartzen dira eta sutatik ateratzen da. Trapu batez edo estalki batez  beste bost minututan estalita usten da.

 

 

 
 
 
 
 
Eta berehala eginda !!!

 
ON EGIN




domingo, 2 de junio de 2013

Belgikako tartak

 
 
PAULEN TARTAK
 

 
Orain azalduko ditudan errezetak Belgikan egiten dira. Postrerako egiten ohi dira baina askari on bat egiteko ere erabiltzen dira. Normalean esnearekin batera jaten dira.
Egiteko era nahiko erreza bada ere, orea prestatzeko denbora luze ematen dela  kontutan hartu behar da.
Ipini ditudan osagaien kantitateak gutxienez 6 tarta egiteko balio du. Orearen gainean ipintzen denaren arabera zapore ezberdinetako tartak egiten dira. Edozein fruta erabili ahal da, baita azukrea eta arrautza ere. Nik, sagarra, melokotoia, aranak eta ruibarbo frogatu ditut, oso gozoak  guztiak, baina ausartuko naiz hurrengoan beste frura baten bat frogatzen (marrubiak, mazustak. ..) Azukredun tarta arrakastarik handiena daukan tarta izaten da, oso gozo, benetan!!!
Errezeta hau aurreko egunean egin daiteke, egun batetik bestera  ondo geratzen dira.  

Osagaiak:
Kilo 1 irin
50 gr legamia
 0,5 l. esne
400 gr. Gurin (orea prestatzeko 300gr. Beste 100 gramoak gainetik botatzeko)
2 arrautz
15 gr. Gatz
50 gr. Azukre

EGITEKO ERA:
Legamia esne epeletan  desegiten da. Gurina, bigun egon dadila (pomada puntuan), hozkailutik denboraz atera behar da.
Irinarekin sumendi bat osatzen da. Horren erdian arrautza, gatza, esnea legamiarekin, azukrea eta gurina botatzen da.

Nahastura hau eskuz oratu egiten da. Orea bi eskuekin alboetara luzatu egiten da  gero ukabilez erdian gogor zapaltzeko, mugimendu hau behin eta berriro errepikatzen da. Orea hatzamarretan itsatsi egiten da, ez zaio axola, horrela geratu behar da.
Trapu batez estalita ontzi batean 3 ordutan usten da bolumena bikoiztu arte. (Berotsua den leku batean ipiniko da)

Arrabolaz orea zapaltzen da eta molde zirkularra baxuetan ipintzen da (moldeak aldez aurretik gurinez eta irinez prestatzen dira)

SAGARREZKO TARTA: Orearen gainean  gurin zatitxoak ipintzen dira gero sagarraren xerrak (pixka bat lodiak)  eta azkenik, gainetik,  azukre pixka bat hautseztatzen da.
AZUKREZKO TARTA:  Aurrekoan bezala,lehengo gurinaren zatitxoak ipintzen dira, gero azukrea eta gainetik bi arrautz irabiatuta.
Labea aldez aurretik berotzen da, tartak sartzerakoan temperatura pixka bat jaisten da eta 25 minututan eginda daude.

 

 

lunes, 20 de mayo de 2013

Ziazerbazko zopa

Errezeta hau Ugaoko amama Santa Urrutikoetxeak egiten zuen.

Osagaiak:
Ziazerbak.
Uraiazpikoa, hirugiharra, solomoa, txorizoa.
Ogi gogortuaren azala.
Oilaskoaren izter bat.
Porru bat, azenario bat, garbantzu eskukada bat.

Egiteko era:
Lapiko batean ura eta gatzarekin barazkiak eta oilaskoa egosten dira, hau dana gero zoparako erabiliko den  salda egiteko da.
Beste aldetik hestebeteak eta ogia ebakitzen dira zati txikietan.
Buztinazko lapiko batean olio pizka bat jartzen da eta urdaiazpikoa, hirugiharra, solomoa eta txorizoa botatzen da. Gero ogia ere ondo txigortzeko.
Ziazerbak ondo ebagita botatzen dira. Dana ondo eginda dagoenean lehen egindako salda botatzen da eta goilara batez nahasten da.
Oilaskoaren izterra zatitzen da eta zopan botatzen da.
Usten da egosten espinak ondo egin arte.

martes, 8 de mayo de 2012

Dilistak

Elikadura orekatu batean hain beharrezkoak diren lekariak prestatzea oso erreza da. Kantitate handia egitea komenigarria da, horrela egun horretan jaten ez duguna izoztu egiten dugu eta hurrengo egun batean bazkaria eginda daukagu!

Nik lekari guztiak antzeko moduan prestatzen ditut.Txerrikirik gabe nahiago ditut, baina inoiz, batez ere, gonbidatuak datozenean, amaieran txorizo pixka bat, edo odoloste baten bat...gehitzen ditut.

OSAGAIAK

Dilistak, mahaikide bakoitzeko eskukada bat.
Porru bat.
Kipula bat.
Piper gorri bat  (fresko edo siku)
Piper berde handi bat.
Tomate bat (fresko edo siku)
Berakatz buru bat.
Arroza eskukada bat.
Gatza.
Txorizo (zati txiki bana)
Odoloste bat.
(Barazkijaleek ez dela osasuntsua esaten dute).

EGITEKO ERA

Aurreko gauean, dilistak garbitu eta gero, ontzi batean uretan beratzen usten dira.
Ezpaduzu hori egin, ez du inporta, denbora gehiago behar duzu egozteko; hau da, lehenengo, lapiko batean dilistak bakarrik ipini behar dituzu egosten ordu erdi batean. Ur nahiko bota behar da, gutxi gora behera   dilisten gainetik bi hatzamar.

Aurreko gauean beratzen ipini badituzu, lapikoan botatzen dira, ura dilisten gainetik egon behar da, pizten dugu sua eta hamar minututan irakiten usten ditugu.

Bitartean barazkiak garbitzen ditugu.
Gero, lapikoan zati txikietan botatzen ditugu.

Gatza botatzen dugu. Frogatu ea gustukoa duzun.

Ikusten badugu ur gehiago bota behar dugula, beti ur hotza izan behar da. Ura dilisten gainetik egon behar da, hasieran bezala.

Azkenik, barazkiak bota eta gero, arroza gehitzen dugu eta presio-eltzea estaltzen dugu. Ikusten dugunean balbulatik lurrina ateratzen  dela sua jaisten dugu eta ordu erdi batean hor usten dugu. 

Lapikoa hotz dagoenean zabaltzen dugu eta olibazko olioa botatzen diogu. Kipula pixka bat frijitu ahal da oliotan eta gero bota, edo olio gordinik... daukazun denboraren arabera.

Txorizoa edo odolostea botatzekotan, azken momentuan sartagin batean edo mikrouhin labean egiten dira eta dilistekin nahasten dira.

ON EGIN!!

miércoles, 22 de febrero de 2012

Inauterietan tostadak !!!


Inauterietan beti jaten ditugu tostadak, egun hauetan ezin dira falta. Lehiaketa egiten dugu eta batenak frogatzen eta bestearenak dastatzen azkenean guztiak amaitzen dira eta gainera, beti esaten dugu "zein gutxi egin dugun !"

Osagaiak:
Aurreko eguneko 2 ogi handi.
2 litro esne.
10 goilarakada azukre.
2 kanela zotz.
kanela hautsa.
arrautza bi.
Olibazko olioa.

Egiteko era:

Ogiak xerretan ebakitzen ditugu.


Lapiko batean esnea, 8 goilarakada azukre eta kanela zotza ipintzen dugu. Sutan jarri eta gero laurden batean ireikiten usten dugu. Oraindik oso bero dagoenean, esnea ogi xerren gainetik botatzen dugu. Garrantzitsua da ogia ondo bustitzea. Ikusten badugu berehala sikatzen dela gehiago bota behar dugu.


Sartagin batean olioa botatzen dugu. Bero dagoenean, ogia, arrautzatik pasatu eta gero, frijitzen dugu.

Sartaginatik atera bezain laster gainetik azukrea kanela hautsarekin nahastuta botatzen diegu  .

Pazientzia apur bat izan behar dugu, jan baino lehen hotzitu arte itxarotea komeni delako...

jueves, 2 de febrero de 2012

Berakatz-zopa

Gauean, batzuetan, ez daukagu hainbeste denbora sukaldatzeko, edo etxera bueltatu gara eta ez dugu izan denborarik ezer erosteko. Etxean daukagunarekin konpondu behar gara. Zopak normalean arin egiten dira, hau adibidez, berehala prestatzen dugu; horretaz gain, normalean, berakatz zopa egiteko behar ditugun osagai guztiak beti dauzkagu etxean...


 
OSAGAIAK.

4 berakatz.
Ogi siku zati bat.
Piper txorizero bat edo piperhauts pixka bat.
Tomate saltsa goilarakada bat.
Olioa.
Gatza.
Ura.
Arrautz bi (nahi badugu)


EGITEKO ERA.


Lapiko batean berakatzak eta piperra egosten dira .
Beste aldetik sartagin batean ipintzen da olioa, ogia eta tomatea frijitzeko pixka bat, denbora osoan mugidu behar dugu goilarez bueltak emanez, horrela ez da itsatsiko.










Gero, hau dana, botatzen da lapikora, frogatzen da ea gatza behar duen eta 15 minututan usten da egosten da.Nahi badugu azken momentuan arrautz irabiatuta bat edo bi botatzen ditugu, goilara batez mugitzen, arrautza kolorez aldatzen denean prest dago.
Errezeta hau nire birramamek egiten zuten. Batek ez zion tomaterik botatzen ezta arrautzik ere ez, besteak arrautza, batzuetan bakarrik, botatzen zuen.


Gozatu eta ondo lo egin !!!