martes, 8 de mayo de 2012

Dilistak

Elikadura orekatu batean hain beharrezkoak diren lekariak prestatzea oso erreza da. Kantitate handia egitea komenigarria da, horrela egun horretan jaten ez duguna izoztu egiten dugu eta hurrengo egun batean bazkaria eginda daukagu!

Nik lekari guztiak antzeko moduan prestatzen ditut.Txerrikirik gabe nahiago ditut, baina inoiz, batez ere, gonbidatuak datozenean, amaieran txorizo pixka bat, edo odoloste baten bat...gehitzen ditut.

OSAGAIAK

Dilistak, mahaikide bakoitzeko eskukada bat.
Porru bat.
Kipula bat.
Piper gorri bat  (fresko edo siku)
Piper berde handi bat.
Tomate bat (fresko edo siku)
Berakatz buru bat.
Arroza eskukada bat.
Gatza.
Txorizo (zati txiki bana)
Odoloste bat.
(Barazkijaleek ez dela osasuntsua esaten dute).

EGITEKO ERA

Aurreko gauean, dilistak garbitu eta gero, ontzi batean uretan beratzen usten dira.
Ezpaduzu hori egin, ez du inporta, denbora gehiago behar duzu egozteko; hau da, lehenengo, lapiko batean dilistak bakarrik ipini behar dituzu egosten ordu erdi batean. Ur nahiko bota behar da, gutxi gora behera   dilisten gainetik bi hatzamar.

Aurreko gauean beratzen ipini badituzu, lapikoan botatzen dira, ura dilisten gainetik egon behar da, pizten dugu sua eta hamar minututan irakiten usten ditugu.

Bitartean barazkiak garbitzen ditugu.
Gero, lapikoan zati txikietan botatzen ditugu.

Gatza botatzen dugu. Frogatu ea gustukoa duzun.

Ikusten badugu ur gehiago bota behar dugula, beti ur hotza izan behar da. Ura dilisten gainetik egon behar da, hasieran bezala.

Azkenik, barazkiak bota eta gero, arroza gehitzen dugu eta presio-eltzea estaltzen dugu. Ikusten dugunean balbulatik lurrina ateratzen  dela sua jaisten dugu eta ordu erdi batean hor usten dugu. 

Lapikoa hotz dagoenean zabaltzen dugu eta olibazko olioa botatzen diogu. Kipula pixka bat frijitu ahal da oliotan eta gero bota, edo olio gordinik... daukazun denboraren arabera.

Txorizoa edo odolostea botatzekotan, azken momentuan sartagin batean edo mikrouhin labean egiten dira eta dilistekin nahasten dira.

ON EGIN!!