martes, 26 de noviembre de 2013

ARROZ ESNEA


 
Postre hau etxean betidanik egin dugu. Amamak esaten zidanez osagai gozoak erabiliz bazkari gozoa ateratzen  da beti, horregatik, esnearen kalitateak errezeta honetan garrantzi handia dauka. Baserriko esnea lortzen badugu arroz esnea krematsuagoa, gozoagoa lortuko dugu.

Oraingo honetan nire etxeko errezeta idatzi ordez Estebanek emandako errezeta aurkeztuko dut. Frogatu dudan arroz esnerik gozoena da, eta gainera zorte handia izan dut sekretua esan didalako.
OSAGAIAK:
100 gr. Arroza.
1l. esne
Azukrea.
Limoi baten azala.
Kanela zotza bat.
Kanela hautsa.
4 zuringo.
Esnea berotzen dugu azukrea, kanela eta limoiaren azalerekin, arroza gehitzen dugu eta usten dugu egozten nohizbehinka goilara batez bueltak ematen.

Arroza bigun dagoenean hotzitzen utziko dugu, gero hozkailuan sartuko dugu.
 
Postrea jateko momentuan zuringoak irabiatuko ditugu elur-puntuan ipini harte. Orduan goilara batez arroz esnearekin nahasten dugu. Kanela zotza gainetik botatzen da.
 
On egin !!!
 
 
 
 

sábado, 24 de agosto de 2013

ARROZ ELIAS


Oraingo honetan lagun batek txoko batean arrakasta handia izaten duen errezeta eman dit. Jende askorentzat arroza modu erreza  prestatzeko eta benetan gozoa dastatzeko. Eliasek txokoan askotan egiten du eta Luismak guretzat errepikatu du.Nola egiten den erakutsi dit eta frogatzeko aukera izan dut , benetan, zein gozo!

OSAGAIAK:
Arroza. 2 pertsonako edalontzi bat
Ura, salda egiteko, arrozaren bikoitza. (El doble para el arroz y un vaso para la cazuela)
Oilasko errea
2 berakatza
2 porru
2 kipula
Piper berdeak
Piper gorriak
Olioa 
Gatza
Piperrauts mina

EGITEKO ERA:
Lehengo oilaskoa zatitzen da, larrua eta hezurrak kentzen dira.
Salda egiteko lapiko batean ura ipintzen da. Barruan porruak, kipula eta oilaskoaren hezurrak egosten dira. Gatza uretan botatzen da.
 
Bitartean lapiko batean olio pixka batean kipula frijitzen da, piperrak eta berakatza gehitzen dira.
 
Ez erretzeko bueltak eman behar zaizkio.


 
 


Barazkiak eginda daudenean arroza botatzen da, goilara batez ondo nahasten da . Nahi izanez gero piperrauts mina bota ahal da , zaporea alaitzen du,  bakoitzaren gustura egon behar da.
 
 
Berehala, lehen egindako salda botatzen da. (Arrozaren kantitatearen bikoitza eta pixka bat gehiago bota behar da) Kontuz! bakarrik mugitzen da hasieran arrozarekin nahastatzeko, gero utzi behar da egiten ikutu barik.
 
Laurden batean egosten egon behar du, gero oilaskoaren zatiak sartzen dira eta sutatik ateratzen da. Trapu batez edo estalki batez  beste bost minututan estalita usten da.

 

 

 
 
 
 
 
Eta berehala eginda !!!

 
ON EGIN




domingo, 2 de junio de 2013

Belgikako tartak

 
 
PAULEN TARTAK
 

 
Orain azalduko ditudan errezetak Belgikan egiten dira. Postrerako egiten ohi dira baina askari on bat egiteko ere erabiltzen dira. Normalean esnearekin batera jaten dira.
Egiteko era nahiko erreza bada ere, orea prestatzeko denbora luze ematen dela  kontutan hartu behar da.
Ipini ditudan osagaien kantitateak gutxienez 6 tarta egiteko balio du. Orearen gainean ipintzen denaren arabera zapore ezberdinetako tartak egiten dira. Edozein fruta erabili ahal da, baita azukrea eta arrautza ere. Nik, sagarra, melokotoia, aranak eta ruibarbo frogatu ditut, oso gozoak  guztiak, baina ausartuko naiz hurrengoan beste frura baten bat frogatzen (marrubiak, mazustak. ..) Azukredun tarta arrakastarik handiena daukan tarta izaten da, oso gozo, benetan!!!
Errezeta hau aurreko egunean egin daiteke, egun batetik bestera  ondo geratzen dira.  

Osagaiak:
Kilo 1 irin
50 gr legamia
 0,5 l. esne
400 gr. Gurin (orea prestatzeko 300gr. Beste 100 gramoak gainetik botatzeko)
2 arrautz
15 gr. Gatz
50 gr. Azukre

EGITEKO ERA:
Legamia esne epeletan  desegiten da. Gurina, bigun egon dadila (pomada puntuan), hozkailutik denboraz atera behar da.
Irinarekin sumendi bat osatzen da. Horren erdian arrautza, gatza, esnea legamiarekin, azukrea eta gurina botatzen da.

Nahastura hau eskuz oratu egiten da. Orea bi eskuekin alboetara luzatu egiten da  gero ukabilez erdian gogor zapaltzeko, mugimendu hau behin eta berriro errepikatzen da. Orea hatzamarretan itsatsi egiten da, ez zaio axola, horrela geratu behar da.
Trapu batez estalita ontzi batean 3 ordutan usten da bolumena bikoiztu arte. (Berotsua den leku batean ipiniko da)

Arrabolaz orea zapaltzen da eta molde zirkularra baxuetan ipintzen da (moldeak aldez aurretik gurinez eta irinez prestatzen dira)

SAGARREZKO TARTA: Orearen gainean  gurin zatitxoak ipintzen dira gero sagarraren xerrak (pixka bat lodiak)  eta azkenik, gainetik,  azukre pixka bat hautseztatzen da.
AZUKREZKO TARTA:  Aurrekoan bezala,lehengo gurinaren zatitxoak ipintzen dira, gero azukrea eta gainetik bi arrautz irabiatuta.
Labea aldez aurretik berotzen da, tartak sartzerakoan temperatura pixka bat jaisten da eta 25 minututan eginda daude.

 

 

lunes, 20 de mayo de 2013

Ziazerbazko zopa

Errezeta hau Ugaoko amama Santa Urrutikoetxeak egiten zuen.

Osagaiak:
Ziazerbak.
Uraiazpikoa, hirugiharra, solomoa, txorizoa.
Ogi gogortuaren azala.
Oilaskoaren izter bat.
Porru bat, azenario bat, garbantzu eskukada bat.

Egiteko era:
Lapiko batean ura eta gatzarekin barazkiak eta oilaskoa egosten dira, hau dana gero zoparako erabiliko den  salda egiteko da.
Beste aldetik hestebeteak eta ogia ebakitzen dira zati txikietan.
Buztinazko lapiko batean olio pizka bat jartzen da eta urdaiazpikoa, hirugiharra, solomoa eta txorizoa botatzen da. Gero ogia ere ondo txigortzeko.
Ziazerbak ondo ebagita botatzen dira. Dana ondo eginda dagoenean lehen egindako salda botatzen da eta goilara batez nahasten da.
Oilaskoaren izterra zatitzen da eta zopan botatzen da.
Usten da egosten espinak ondo egin arte.