Oraingo honetan lagun batek txoko batean arrakasta handia izaten duen
errezeta eman dit. Jende askorentzat arroza modu erreza prestatzeko eta benetan gozoa dastatzeko.
Eliasek txokoan askotan egiten du eta Luismak guretzat errepikatu du.Nola
egiten den erakutsi dit eta frogatzeko aukera izan dut , benetan, zein gozo!
OSAGAIAK:
Arroza. 2 pertsonako
edalontzi bat
Ura, salda egiteko,
arrozaren bikoitza. (El doble para el arroz y un vaso para la cazuela)
Oilasko errea
2 berakatza
2 porru
2 kipulaPiper berdeak
Piper gorriak
Olioa
Gatza
Piperrauts mina
EGITEKO ERA:
Lehengo oilaskoa zatitzen da, larrua eta hezurrak kentzen
dira.
Salda egiteko lapiko batean ura ipintzen da. Barruan
porruak, kipula eta oilaskoaren hezurrak egosten dira. Gatza uretan botatzen
da.
Bitartean lapiko batean olio pixka batean kipula frijitzen
da, piperrak eta berakatza gehitzen dira.
Barazkiak eginda daudenean arroza botatzen da, goilara batez ondo nahasten
da . Nahi izanez gero piperrauts mina bota ahal da , zaporea
alaitzen du, bakoitzaren gustura egon behar da.
Berehala, lehen egindako salda botatzen da. (Arrozaren
kantitatearen bikoitza eta pixka bat gehiago bota behar da) Kontuz! bakarrik
mugitzen da hasieran arrozarekin nahastatzeko, gero utzi behar da egiten ikutu
barik.
Laurden batean egosten egon behar du, gero oilaskoaren
zatiak sartzen dira eta sutatik ateratzen da. Trapu batez edo estalki batez beste
bost minututan estalita usten da.
Eta berehala eginda !!!
ON EGIN
No hay comentarios:
Publicar un comentario