domingo, 2 de junio de 2013

Belgikako tartak

 
 
PAULEN TARTAK
 

 
Orain azalduko ditudan errezetak Belgikan egiten dira. Postrerako egiten ohi dira baina askari on bat egiteko ere erabiltzen dira. Normalean esnearekin batera jaten dira.
Egiteko era nahiko erreza bada ere, orea prestatzeko denbora luze ematen dela  kontutan hartu behar da.
Ipini ditudan osagaien kantitateak gutxienez 6 tarta egiteko balio du. Orearen gainean ipintzen denaren arabera zapore ezberdinetako tartak egiten dira. Edozein fruta erabili ahal da, baita azukrea eta arrautza ere. Nik, sagarra, melokotoia, aranak eta ruibarbo frogatu ditut, oso gozoak  guztiak, baina ausartuko naiz hurrengoan beste frura baten bat frogatzen (marrubiak, mazustak. ..) Azukredun tarta arrakastarik handiena daukan tarta izaten da, oso gozo, benetan!!!
Errezeta hau aurreko egunean egin daiteke, egun batetik bestera  ondo geratzen dira.  

Osagaiak:
Kilo 1 irin
50 gr legamia
 0,5 l. esne
400 gr. Gurin (orea prestatzeko 300gr. Beste 100 gramoak gainetik botatzeko)
2 arrautz
15 gr. Gatz
50 gr. Azukre

EGITEKO ERA:
Legamia esne epeletan  desegiten da. Gurina, bigun egon dadila (pomada puntuan), hozkailutik denboraz atera behar da.
Irinarekin sumendi bat osatzen da. Horren erdian arrautza, gatza, esnea legamiarekin, azukrea eta gurina botatzen da.

Nahastura hau eskuz oratu egiten da. Orea bi eskuekin alboetara luzatu egiten da  gero ukabilez erdian gogor zapaltzeko, mugimendu hau behin eta berriro errepikatzen da. Orea hatzamarretan itsatsi egiten da, ez zaio axola, horrela geratu behar da.
Trapu batez estalita ontzi batean 3 ordutan usten da bolumena bikoiztu arte. (Berotsua den leku batean ipiniko da)

Arrabolaz orea zapaltzen da eta molde zirkularra baxuetan ipintzen da (moldeak aldez aurretik gurinez eta irinez prestatzen dira)

SAGARREZKO TARTA: Orearen gainean  gurin zatitxoak ipintzen dira gero sagarraren xerrak (pixka bat lodiak)  eta azkenik, gainetik,  azukre pixka bat hautseztatzen da.
AZUKREZKO TARTA:  Aurrekoan bezala,lehengo gurinaren zatitxoak ipintzen dira, gero azukrea eta gainetik bi arrautz irabiatuta.
Labea aldez aurretik berotzen da, tartak sartzerakoan temperatura pixka bat jaisten da eta 25 minututan eginda daude.