PAULEN TARTAK
Egiteko era nahiko erreza bada ere, orea prestatzeko denbora luze ematen dela kontutan hartu behar da.
Ipini ditudan osagaien kantitateak gutxienez 6 tarta egiteko balio du. Orearen gainean ipintzen denaren arabera zapore ezberdinetako tartak egiten dira. Edozein fruta erabili ahal da, baita azukrea eta arrautza ere. Nik, sagarra, melokotoia, aranak eta ruibarbo frogatu ditut, oso gozoak guztiak, baina ausartuko naiz hurrengoan beste frura baten bat frogatzen (marrubiak, mazustak. ..) Azukredun tarta arrakastarik handiena daukan tarta izaten da, oso gozo, benetan!!!
Errezeta hau aurreko egunean egin daiteke, egun batetik bestera ondo geratzen dira.
Osagaiak:
Kilo 1 irin50 gr legamia
0,5 l. esne
400 gr. Gurin (orea prestatzeko 300gr. Beste 100 gramoak gainetik botatzeko)
2 arrautz
15 gr. Gatz
50 gr. Azukre
EGITEKO ERA:
Legamia esne epeletan desegiten da. Gurina, bigun egon dadila (pomada puntuan), hozkailutik denboraz atera behar da.
Irinarekin sumendi bat osatzen da. Horren erdian arrautza, gatza, esnea legamiarekin, azukrea eta gurina botatzen da.

Trapu batez estalita ontzi batean 3 ordutan usten da bolumena bikoiztu arte. (Berotsua den leku batean ipiniko da)
Arrabolaz orea zapaltzen da eta molde zirkularra baxuetan
ipintzen da (moldeak aldez aurretik gurinez eta irinez prestatzen dira)
SAGARREZKO TARTA: Orearen gainean gurin zatitxoak ipintzen dira gero sagarraren
xerrak (pixka bat lodiak) eta azkenik,
gainetik, azukre pixka bat hautseztatzen
da.
AZUKREZKO TARTA: Aurrekoan bezala,lehengo gurinaren zatitxoak ipintzen dira, gero azukrea eta gainetik bi arrautz irabiatuta.
Labea aldez aurretik berotzen da, tartak sartzerakoan temperatura pixka bat jaisten da eta 25 minututan eginda daude.

No hay comentarios:
Publicar un comentario