miércoles, 22 de febrero de 2012

Inauterietan tostadak !!!


Inauterietan beti jaten ditugu tostadak, egun hauetan ezin dira falta. Lehiaketa egiten dugu eta batenak frogatzen eta bestearenak dastatzen azkenean guztiak amaitzen dira eta gainera, beti esaten dugu "zein gutxi egin dugun !"

Osagaiak:
Aurreko eguneko 2 ogi handi.
2 litro esne.
10 goilarakada azukre.
2 kanela zotz.
kanela hautsa.
arrautza bi.
Olibazko olioa.

Egiteko era:

Ogiak xerretan ebakitzen ditugu.


Lapiko batean esnea, 8 goilarakada azukre eta kanela zotza ipintzen dugu. Sutan jarri eta gero laurden batean ireikiten usten dugu. Oraindik oso bero dagoenean, esnea ogi xerren gainetik botatzen dugu. Garrantzitsua da ogia ondo bustitzea. Ikusten badugu berehala sikatzen dela gehiago bota behar dugu.


Sartagin batean olioa botatzen dugu. Bero dagoenean, ogia, arrautzatik pasatu eta gero, frijitzen dugu.

Sartaginatik atera bezain laster gainetik azukrea kanela hautsarekin nahastuta botatzen diegu  .

Pazientzia apur bat izan behar dugu, jan baino lehen hotzitu arte itxarotea komeni delako...

1 comentario:

  1. Oso errezeta ona da dudarik gabe!Baina amama Santak eiten zuen lez xerrei esnea bota ta handik denbora(2h+/-) pasa ta gero buelta eman behar zaie.Amak esan zidan urteak pasa eta gero...

    ResponderEliminar