Zaila egiten zait aukeratzea, baina, burura (edo bihotzera) etorri zaidan lehenengo errezeta hauxe da: " Cake". Nire amaren urtebetzean egon diren guztiek, baita ama ezagutzen duten gehienek ere, aukera izan dute bizkotxo gozo hau dastatzeko, , askotan egin du errezeta hau, erreza da eta guztiei gustatzen zaie.
Errezetan aldaketa baten bat egin daiteke eta emaitza, normalean, beti bikaina izaten da ; adibidez, osasuntsuagoa izateko asmoz, margarinaren ordez olibazko olioa erabil daiteke. Edo, mahaspasak bota ordez ipini ahal dira intxaurrak edo sagarrak...
Amaren CAKE
Osagaiak:
150 gr. irina
100 gr. margarina
Korintoko mahaspasa 100 gr.
Legamia kimikoa sobre bat.
Egiteko era:
Labea tenperaturarik altuenean berotzen ipiniko dugu.
Erabiliko dugun moldea (errektangelu formakoa) prestatu behar dugu. Horretarako, molde hau margarina edo olioz buzti ondoren, irina edo ogi birrindua pixka bat gainetik hautseztatzen dugu.
Osagai guztiak biltzen ditugu eta orea prestatzen da:
Margarin mikro-uhin labean desegiten dugu, kontuz!, denbora gutxi ipini behar da.
Irina eta legamia plater batean ondo nahastu eta gero, pixkanaka, beste osagaiekin nahasteko ontzian botatzen ditugu .
Irina orean ondo sartuta dagoenean mahaspasak botatzen ditugu eta goilara batez bueltak ematen dizkiogu ondo nahasteko.
Labeak, hasieran, oso bero egon behar du, laster tenperatura erdira jeisten dugu eta horrela, ordu erdi bat, gutxi gora behera, mantentzen dugu. Cake eginda dagoenentz jakiteko, labea kontu handiz eta arin zabaltzen dugu, orratza bat bizkotzoari sartzen diogu eta garbi ateratzen badugu labeatik atera ahal izango dugu , baina orea itsatsita geratzen bazaio, horrek denbora gehiago utzi behar dugula esan nahi du.
Hotzitzen denean, apainduko dugu, horretarako glas azukea gainetik bota dezakegu. Fruta antzigartuen zatiz edota almendrekin ere polita eta goxoa geratzen da.
On egin !!!
On egin !!!