Postre hau etxean betidanik egin dugu. Amamak esaten zidanez
osagai gozoak erabiliz bazkari gozoa ateratzen
da beti, horregatik, esnearen kalitateak errezeta honetan garrantzi
handia dauka. Baserriko esnea lortzen badugu arroz esnea krematsuagoa, gozoagoa
lortuko dugu.
Oraingo honetan nire etxeko errezeta idatzi ordez Estebanek
emandako errezeta aurkeztuko dut. Frogatu dudan arroz esnerik gozoena da, eta
gainera zorte handia izan dut sekretua esan didalako.
OSAGAIAK:
100 gr. Arroza.
1l. esne
Azukrea.
Limoi baten azala.
Kanela zotza bat.
Kanela hautsa.
4 zuringo.
Esnea berotzen dugu azukrea, kanela
eta limoiaren azalerekin, arroza gehitzen dugu eta usten dugu egozten
nohizbehinka goilara batez bueltak ematen.