viernes, 13 de enero de 2012

Bigarrena. "Sagar tarta"

Aurreko sarreran aipaturiko cake eta sagar tarta  amak, bere urtebetetzean, egiten  dituen postreak dira.  Tarta hau errez egiten da, baina denbora gehiago behar dugu prestatzeko.

Alde batetik, kanpoko orea prestatu behar da eta beste aldetik, barruan ipintzen den krema eta gainetik ipintzen den sagar zatiak eta marmelada.

26 zentimetrotako molde biribila desmuntagarri bat behar da.

Bagoaz pausuz pausu:

Kanpoko orea egiteko osagaiak:

Arrautz bat.
50 gr. gurin.
100gr. irin.
50gr. azukre.
½  pakete legamia kimikoa.
Gatz pixka bat.

Orea egiteko era:

Arrautzak irabiatu ondoren azukrea gehitzen dugu, gero gurina ; honek, pixka bat bigun  egon behar du, horretarako hozkailutik kanpoan  utzi behar dugu tarta egiten hasi baino lehen.  Azkenik  irina botatzen dugu. Osagai guztiak oratzen ditugu, orea eskuetan itsasten ez den arte (agian irin pixka bat gehiago bota behar izango dugu). 


Barrukoa egiteko osagaiak:
1/2l. esne.
5 goilarakada azukre.
3 gorringo.
3 goilarakada maizena edo arrozezko irin.
Kanela zotz bat.

Barrukoa egiteko era:

Kikara batean esne hotz pixka bat, hiru gorringo eta azukrea ipintzen dira.
Geratzen den esnea lapiko batean jartzen da kanela eta azukrearekin batera, iraiki baino lehen maizena botatzen da eta goilara batez mugitzen da gelditu gabe. Hotzitzen usten dugu beranduago tarta barruan botatzeko.

Sagarrak zuritu eta xerra finak eginez zatitzen dira, , hauek, lehen egindako kremaren gainean ipiniko ditugu.

Albertxikozko marmelada ur pixka batekin eta azukre pixka batekin nahastuko dugu eta berotuko dugu. Hozten denean sagarraren gainetik ipintzen dugu.

Labea berotu behar da 220 gradutan, tarta sartzen denean tenperatura jaisten dugu eta 20 minututan eginda egongo da. Azkenik ipintzen dugu bakarrik labeko grilla kolore pixka bat har dezala.

Labetik ateratzen dugunean utzi behar dugu hozten, orduan moldearen inguruko aldea kentzen dugu. Ez da komeni hozkailuan sartzea orea biguntzen delako, giro-tenperaturan oso gozo egoten da.

ON EGIN !!!  POSTRE HAU BAZKARI BATEN AMAIERA GOZO-GOZOA DA !!!




No hay comentarios:

Publicar un comentario