viernes, 27 de enero de 2012

Neguko tarta


Orain azalduko dudan errezeta gabonetan edo neguan ospatzen ditugun urtebetetzetan dastatzeko aproposa da.
Errezeta honetan egiten dugun bizkotxoa hainbat tarta ezberdin egiteko balio zaigu. Oinarrizko bizkotxoa bezala erabiliko dugu,  bai osagaiak,  baita egiteko era ere, sinpleak dira. Behin eginez gero, barrukoa gure gustura betetzen dugu; oraingo honetan txokolatea eta pastel-krema ipiniko dugu; baina, udaberriko urtebetetzetan oso gozo eta polita geratzen da marrubiak, mermelada eta gainekoarekin.

OSAGAIAK
Bizkotxoa egiteko (Tarta handia, 10 pertsonentzat):
9 arraultz.
Gogoratuko dugu:  arraultzen kantitatea baino goilarakada bat gehiago irina. Kasu honetan 10 goilarakada irina.
Eta arraultzen kopurua baino goilarakada bat gutxiago azukrea, hau da, 8 goilarakada handi.
Ez da legamiarik behar.

Bizkotxoa bustitzeko jarabea:
Bi edalontzi ur.
Kopa txiki bat koñak.
3 goilarakada azukre.

Barrukoa egiteko:
Esne litro bat.
Maizena edo arrozezko irina.
Bi arraultz.
4 goilarakada azukrea.
Egiteko txokolate tableta bat.

Apaintzeko:
Almendra xigortuak eta birrinduta.
Gurina eta azukrea.
Pastel-mauka.

EGITEKO ERA.
Bizkotxoa.
Lehengo molde borobil bat prestatu behar  dugu, gurina pixka bat emanez eta ogi birrindua gainetik botatzen.
Labea berotzen ipintzen dugu tenperatura altuan, bizkotxoa sartzen dugunean tenperatura  bajatuko dugu.

Arrautzen gorringoak eta zuringoak banatzen ditugu.



Alde batetik, zuringoak irabiatzen ditugu elur puntua hartu arte. 


Beste aldetik,gorringoak beste ontzi batean azukrearekin nahasten dira. Gero irina gehitzen da . Azkenean, dana nahasten dugu , zuringoak (elur puntuan) beste orean botatzen dira.Oraingo honetan goilara batez mugitzen da, kontu handiz, zuringoek ez galtzeko daukaten testura.
Orea moldean sartzen dugu eta jarraian, labera, 200ºtan 25 minututan. Eginda dagoen ala ez jakiteko orratza batez zulatzen dugu, ez bada ezer itsatsita geratzen, horrek esan nahi du eginda dagoela, bestela, pixka bat gehiago utzi behar izango dugu.
Atera bezain pronto moldetik atera behar dugu eta hozten usten dugu ebaki baino lehen.

Jarabea
Lapiko batean ura, koñak eta azukrea botatzen dugu. Sutan ipintzen dugu egosteko, ireikiten dagoenean 15 minuto itxaroten dugu eta gero hozten utziko dugu.
Barrukoa
Pastel-krema prestatzeko lapiko batean esnea eta azukrea berotzen dugu . Katilu batean esne hotz pixka bat botatzen dugu maizena edo arrozezko irina desegiteko. Esnea irakiten denean esne hotza eta irina botatzen dugu ( denbora osoan egurrezko goilara batez irabiatu behar dugu, bestela lapikoan itsatsiko da). Ordu laurden batean egosi eta gero hozten usten dugu.
Txokolatezko tableta zatitzen dugu, lapiko batean esnearekin berotzen dugu (denbora osoan bueltak eman goilara batez), zatiak desegiten direnean  hozten usten dugu, neguan terrazara ateratzea oso idei ona izaten da.
Tarta.

Bizkotxoa  zabaleran bi zatitan ebakitzen da. Jarabea botatzen da zati guztien gainetik. Gero, lehenengo geruzan pastel-krema zabaltzen da, gainean tapa bat ipintzen da eta bigarren geruzan txokolatea ipintzen dugu.
Azkenik hirugarren tapaz estaltzen dugu eta gainetik  txokolatea  zabaltzen dugu, espatula bat erabiltzen dugu dana leun usteko.Apaintzeko, almendra zatitxoak bota ditzakegu edota gurinaz eta azukrez egindako masa batez idatzi ahal dugu "ZORIONAK" (mauka pastelera erabiliz)

Bakarrik geratzen da "Zorionak Zuri" kanta abestea, kandelak amatatzea eta... on egin!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario