lunes, 30 de enero de 2012

Madalenak 3 minutu

Benetan errezeta azkarra eta erreza da. Asko gustatzen zait gazte batek pasatu zidalako. Umeekin egiteko oso aproposa da. Haurrak txikitatik gurekin sukaldean sartzea oso egokia da, pixkanaka sukaldatzeko interesa sortarazten badiegu, nerabezaroan gogoa izango dute beraien bazkaria prestatzeko eta horrek ematen zaien autonomia gozatzeko.
 


Ez ahaztu azaldu behar diegula nola erabiltzen den labea eta dauden arriskuak. Egon zaitezte beti umeekin, sukaldatzen duten bitartean.
OSAGAIAK
4 goilarakada handi irin.
2 goilarakada handi Cola-cao.
3 goilarakada azukre.
Arraultza bat.
3 goilarakada handi esne.
3 goilarakada handi olio.
Txokolate pixka bat zatituta.

EGITEKO ERA
Osagaiak aipatu ditudan ordenean ontzi batean nahasten dira.
Ore hau madalenak egiteko molde berezietan bota, bete barik; eta gero, mikrouhin labean sartu 3 minututan. Guztiak batera sartu behar dira.



Normalean egun berean jango dituzue, baina ez bada horrela, gorde ondo itxita dagoen kutxa batean ez lehortzeko.

Erreza izan da ezta?

No hay comentarios:

Publicar un comentario